BULARREKO ETA GINEKOLOGIAKO MINBIZIAGATIK ERAGINDAKO GIPUZKOAKO EMAKUMEEN ELKARTEA
Gure helburua bularreko minbizia eta/edo edozein tumore-prozesu ginekologiko pairatzen duten emakumeei laguntzea da: umetoki-lepoko, endometrioko, obulutegiko edo bulbako minbizia.
Badakigu ez dela batere erraza; horregatik, testigantza pertsonala eman nahi dizugu, galdu duzun indar guzti hori berreskuratzeko laguntza eskaini eta eguneroko zailtasun horiek gainditzen lagundu.
Laguntza Arlo bat (Gizarte Laguntza, Boluntarioen Laguntza, Fisioterapia, Banakako eta Taldeko Laguntza Psikologikoa) eta Arlo Psikosozial bat (Yoga ikastaroak, Gimnasia, Ileordeak, Hitzaldiak…) ditugu zure behar guztietarako.