ERREHABILITAZIO FISIKOA

Zure besoaren mugimenduak pixka bat murriz daitezke. Normalean,arazo hori, ariketa fisikoen bidez sendatzen da. Errehabilitazio ariketek zure errekuperazioa bizkortu egiten dute. Horregatik, oso garrantzitsua da lehen egunetik besoa mugitzea, nahiz eta hasieran nahiko mingarria izan, izan ere, egiten ez baduzu, ez duzu besoa ongi mugitu ahal izango. Zenbait ariketa proposatu nahi dizugu, baina sendagilea izango da, zeuk zer egin behar duzun esango dizuna.

Ohean edo etzanda. Saia zaitez ebakuntza egin dizuten aldeko besoaz orrazten, burua erabat makurtu gabe. Egin ezazu ariketa hori egunean zehar zenbaitetan, baina nekatu gabe. Katxalin - Asociación gipuzkoana de apoyo a mujeres con cáncer de mama y/o ginecológico - Tratamientos , Recuperación, Rehabilitación
Ohean edo zutik, ukondoak tolestatuta eta sorbaldaren pareraino altxa ezazu ebakuntza egin dizuten aldeko besoa, beste aldeko besoaz lagunduta eta saia zaitez egunez egun gorago iristen. Geroxeago, zutik egin dezakezu, gorputza oso zuzen edukita eta hankak pixka bat banatuta. Katxalin - Asociación gipuzkoana de apoyo a mujeres con cáncer de mama y/o ginecológico - Tratamientos , Recuperación, Rehabilitación
Zutik eta horma batean, aurpegia eta oinen punta hormatik hurbil, jarri ahurrak hormaren aurka eta altxa itzazu behatzekin indar pixka bat eginez, banaka-banaka, eskuko behatzekin oinez joango bazina bezala. Erlaxatzeko, jarri burua horman. Katxalin - Asociación gipuzkoana de apoyo a mujeres con cáncer de mama y/o ginecológico - Tratamientos , Recuperación, Rehabilitación
Zutik, hankak banatuta eta besoak aurrerantz luzatuta, hartu makila bat (erratza) eta altxa, ukondoak zuzen dituzula, buruaren gainetik. Jaitsi makila buruaren atzean jarri arte. Katxalin - Asociación gipuzkoana de apoyo a mujeres con cáncer de mama y/o ginecológico - Tratamientos , Recuperación, Rehabilitación
Noizean behin, begiratu zeure gorputz osoa ispiluan, bi sorbaldak maila berean dituzun ikusteko. Egin ahalegin txiki bat atzerantz eramanez, oreka lortzeko, besoak gorputzean zehar eroriak dituzun bitartean. Horrek tentsioa arinduko du eta sorbalda azpian sortzen den barrunbea zuzentzen lagunduko dizu. Katxalin - Asociación gipuzkoana de apoyo a mujeres con cáncer de mama y/o ginecológico - Tratamientos , Recuperación, Rehabilitación
Hartu gutxi gorabehera bi metroko soka eta pasa ate gainetik. Eser zaitez eta hartu sokaren bi muturrak esku banatan eta tira egiozu eskuin eskuaz eta ezker eskuaz txandaka. Gaixorik duzun besoaren kontrako besoaz has zaitez. Katxalin - Asociación gipuzkoana de apoyo a mujeres con cáncer de mama y/o ginecológico - Tratamientos , Recuperación, Rehabilitación

Ohean edo etzanda. Saia zaitez ebakuntza egin dizuten aldeko besoaz orrazten, burua erabat makurtu gabe. Egin ezazu ariketa hori egunean zehar zenbaitetan, baina nekatu gabe.

Ohean edo zutik, ukondoak tolestatuta eta sorbaldaren pareraino altxa ezazu ebakuntza egin dizuten aldeko besoa, beste aldeko besoaz lagunduta eta saia zaitez egunez egun gorago iristen. Geroxeago, zutik egin dezakezu, gorputza oso zuzen edukita eta hankak pixka bat banatuta.

Zutik eta horma batean, aurpegia eta oinen punta hormatik hurbil, jarri ahurrak hormaren aurka eta altxa itzazu behatzekin indar pixka bat eginez, banaka-banaka, eskuko behatzekin oinez joango bazina bezala. Erlaxatzeko, jarri burua horman.

Zutik, hankak banatuta eta besoak aurrerantz luzatuta, hartu makila bat (erratza) eta altxa, ukondoak zuzen dituzula, buruaren gainetik. Jaitsi makila buruaren atzean jarri arte.

Noizean behin, begiratu zeure gorputz osoa ispiluan, bi sorbaldak maila berean dituzun ikusteko. Egin ahalegin txiki bat atzerantz eramanez, oreka lortzeko, besoak gorputzean zehar eroriak dituzun bitartean. Horrek tentsioa arinduko du eta sorbalda azpian sortzen den barrunbea zuzentzen lagunduko dizu.

Hartu gutxi gorabehera bi metroko soka eta pasa ate gainetik. Eser zaitez eta hartu sokaren bi muturrak esku banatan eta tira egiozu eskuin eskuaz eta ezker eskuaz txandaka. Gaixorik duzun besoaren kontrako besoaz has zaitez.

Behin etxera heldutakoan, ospitalean egiten zenituen ariketak egiten jarraitu beharko duzu. Igeri egitea ona da zure sorbalda eta besoak indartzeko. Galde iezaiozu zeure sendagileari, egitea komeni zaizun ala ez. Saia zaitez ez gehiegi nekatzen ariketak egiten dituzun bitartean; ez itzazu bortizki egin. Zauria orbainduz doan neurrian, infekzio seinalerik azaltzen den adi egon beharko duzu, hala nola, han-tura, gunea handitua dagoen, gorritasunak, etab. Horrelakorik edo sukarrik bazenu, deitu sendagileari.

Emakume bakoitzak erritmo desberdina du mastektomia sendatzeko orduan. Hala ere, kirurgia egin eta bi edo hiru astera mastektomia egin aurreko jarduerak egiteko gai zarela ohartuko zara. Gutxi gorabehera sei astetan, zure ohiko jarduerak egin ahal izango dituzu.
Galdeiozu zure sendagileari nola azter dezakezun zuk zeuk zure bularra; beste bularrean aldian-aldian egin beharko duzu.

AHOLKU BAT: ETENIK GABE ARITU ZAITEZ