MINBIZI GINEKOLOGIKOA

Umetoki-lepoko minbiziaren, endometrioko minbiziaren, obulutegiko minbiziaren eta bulbako minbiziaren arrisku-faktoreak, prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra ezagutu itzazu.

UMETOKI-LEPOKO MINBIZIA

ARRISKU FAKTOREAK

  • Harreman sexual goiztiarrak (20 urte bete aurretik).
  • Bikote sexual desberdinak bizitzan zehar.
  • Promiskuitate sexuala.

PREBENTZIOA

Umetoki-lepoko minbiziaren prebentzioa bi mailatan egin daiteke:

  • Primaria: Arrisku faktoreak saihestuz.
  • Secundaria: Lesio gaiztoen diagnostiko goiztiarraren bidez.

DIAGNOSTIKO GOIZTIARRA

  • Zitologia
  • Kolposkopia
  • Biopsia

ALDIAK

I A aldia Umetoki Minbizia Katxalin GipuzkoaKartzinoma umetoki-lepoan dago, baina mikroskopio bidez soilik egin daiteke diagnosia (ezin da klinikoki ikusi).

Sintoma arruntak: Bat ere ez (asintomatikoa).

Tratamendu ezin hobea: Abdomeneko erabateko histerektomia.

Kartzinoma umetoki-lepoan bakarrik dago eta mikroskopio bidez (klinikoki) ikus daiteke.

Sintoma arruntak: Baginako jarioa egon daiteke, urtsua, zuri-horiska eta koito ondorengo odoljarioa.

Tratamendu ezin hobea: Sustraiko kirurgia (sustraiko histerektomia bi aldeko pelbiseko linfadenektomiarekin edo sustraiko erradioterapia).

II A aldia Umetoki Minbizia Katxalin GipuzkoaMinbizia umetokitik kanpora ere hedatu da, baina ez dio baginaren behealdeko
pelbis-paretari edo parametrioari eragiten.

Sintoma arruntak: Baginako jarioa, ugaria izan daiteke, mukia duena, odola duena eta batzuetan kiratsa duena. Baginako odoljarioa sarritan, baita koito ondoren ere.

Tratamendu ezin hobea: Sustraiko erradioterapia kimioterapia erabiliz edo erabili gabe; kasu berezietan sustraiko kirurgia eta erradioterapia.
Accpren estrategiak umetoki-lepoko minbizia duten emakumeei laguntzeko.

II B aldia Umetoki Minbizia Katxalin GipuzkoaMinbizia umetoki-lepotik kanpora hedatu da, baina ez da pelbis-paretara edo baginako behealdera iritsi.

Sintoma arruntak: II Aren antzeko zantzu eta sintomak, askotan gainera, pelbis txikian eta bizkarraren behealdean mina izaten da.

Tratamendu ezin hobea: aldibereko kimioterapia eta sustraiko erradioterapia erabiliz edo erabili gabe.

III A aldia Umetoki Minbizia Katxalin GipuzkoaTumoreak, baginaren behealdearen herena hartzen du,
pelbis-paretara iritsi gabe.

Sintoma arruntak: II Bren antzekoak, askotan mina izaten da koitoan.

Tratamendu ezin hobea: Erradioterapia, kimioterapia erabiliz edo erabili gabe. concurrente.

III B aldia Umetoki Minbizia Katxalin GipuzkoaTumoreak, baginaren behealdearen herena hartzen du eta pelbis-paretara hedatzen da; bertan, hidronefrosia gertatzen da edo giltzurrun bat ez da ibiltzen.
Sintoma arruntak: III Aren antzekoak, min latza izaten da abdomenaren eta bizkarraren behealdean, askotan, beheko gorputzadarretan edema izatenda, hanka batean edo bietan.Uremia zantzu eta sintomak izan daitezke (giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa) uretra bat edo biak trabatu egin direlako.
Tratamendu ezin hobea: aldibereko kimioterapia eta sustraiko erradioterapia erabiliza edo erabili gabe*.
* Sendatzeko balio dezaketen sustraiko tratamendu horiek, ez dira tratamendu aringarriak. III. aldian dauden gaixoen herena sustraiko erradioterapia bidez sendatzen dira aldibereko kimioterapia erabiliz edo erabili gabe.

IV A aldia Umetoki Minbizia Katxalin GipuzkoaMinbizia pelbisetik kanpora, inguruko organoetara zabaldu da (maskuria edota ondestea).

Sintoma arruntak: III Bren antzekoak, askotan hematuria (odola gernuan), disuria, anemia, pisu galera izaten dira eta besikula eta bagina arteko fistula eta ondeste eta bagina arteko fistula.

Tratamendua: Erradioterapia aringarria edota kimioterapia aringarria eta sintomak kontrolatzea; sustraiko erradioterapia kimioterapia erabiliz edo erabili gabe concurrente kasu berezietan.

Minbizia urrutiko organoetara zabaldu da.

Sintoma arruntak: IV Aren antzekoak, baina zantzu eta sintoma gehigarriekin,
minbizia zabaldu den lekua kontuan hartuta.
· Giltzurrunak: min latza bizkarraren erdialdean.
· Birikak:ezin zaio tratamendurik jarri,eztula.
· Gibela: sabelaldeko distentsioa (mina eta sentsibilitatea gorputzaren eskuineko
goiko aldean), ikterizia.
· Larruazala: nodulo handiak baina minik gabeak.
· Korapilo linfatikoak: gongoil linfatiko gaindimentsionatuak.
· Garuna: konbultsioak, nahasmendua.
Tratamendua: Erradioterapia aringarria edota kimioterapia aringarria eta sintomen kontrola.

ENDOMETRIOKO MINBIZIA

ARRISKU FAKTOREAK

  • Estimulu estrogeniko mantendua eta gestagenoak konpentsatu gabea.
  • Triada: -Obesitatea -Diabetesa -Hipertentsio arteriala

PREBENTZIOA

Obesitatearena eta diabete eta hipertentsio arteriala kontrolatzea, eta progesteronak konpentsatu gabeko estimulu estrogeniko jarraituaren egoerenak.

DIAGNOSTIKOA

Endometrioko minbiziaren ohiko adierazpena menopausia ondoko metrorragia (odol-galera) edo menstruazio arteko metrorragia (emakumea menopausikoa ez bada) denez, kontsultatu sintoma hori izanez gero.

OBULUTEGIKO MINBIZIA

ARRISKU FAKTOREAK

  • Adina: 50-60 urte.
  • Herrialdea. Maila soziala: Ohikoago Zurietan, herrialde garatuetan (Europako Iparraldea) eta maila sozial altuagoetan.
  • Familiaren joera: eritasuna izan duten ama-arrebak dituzten emakumeek 20 aldiz arrisku handiagoa dute.
  • Paritatea: maizago nuliparoetan (seme-alabarik gabe).
  • Menarkia goiztiarra eta menopausia berantiarra (batez ere 52 urte bete ondoren).
  • Bularreko kartzinomaren aurrekaria.
  • Ingurumen faktoreak, talkoa kasu.

PREBENTZIOA ETA DIAGNOSTIKOA

Obulutegiko minbiziaren tratamenduan lortutako emaitza pronostiko txarrak diagnostiko berantiar baten ondorio dira, batez ere. Horregatik du interesa diagnostiko goiztiarra ahalbidetzen duten prozedurak aurkitzeak.

Diagnostiko goiztiarra egiteko, biztanleria-masa handi bati edo arrisku-talde bati metodologia bat aplikatzen zaio, baina zaila da hori obulutegiko minbizian sailkatzea. Arrisku erlatibotzat hartuko genituzke 50 urtetik gorako emakumeak, familia-aurrekariak dituztenak, nuliparoak (seme-alabarik gabeak) edo obulutegiko eritasuna izan dutenak. Gaur egun, diagnostikoa goizago egiten da, aldizkako azterketen ondorioz, azterketa ginekologikoan eta/edo ekografiaren bidez, obarioetan anomaliak hauteman daitezkeelarik.

BULBAKO MINBIZIA

ARRISKU FAKTOREAK

Bulbako minbiziak adineko emakumeei eragiten die, nahiz eta azkenaldian aurkezteko adinean behera egiten ari den, Giza Papilomaren Birusa bezalako sexu-transmisiozko infekzio batzuek eragin handiagoa dutelako.

PREBENTZIOA

Oso ohikoa da bulbako minbizia duten emakumeen artean, beren gaixotasuna diagnostikatu aurretik, urte askotako bulbako pruritoa (azkura) adieraztea. Beraz, bulba-pruritoaren arrazoi asko egon arren, garrantzitsua da sintoma hori kontuan hartzea eta kontsultatzea, baita kanpoko genitaletan edozein aldaketa hautematen denean ere.

DIAGNOSTIKOA

Bulbako aurre eta lesio gaiztoen diagnostikoa haien biopsiaren bidez egiten da.