EMOZIO-EGOERA SUSPERTZEA
Mastektomia egin ondoren, zeure buruarekiko zenbait galera soma ditzakezu. Egoera horretara egokitzeko behar duzun denbora, asko alda daiteke, hein handi batean emakumearen filosofiaren ondorioz, baina baita besteengandik jaso dezakeen laguntza eta ulermen mailagatik ere.
Une honetan kontu ugari izango duzu buruan. Zeure itxura fisikoa, eta agian zeure buruaz duzun irudia,aldatu duen ebakuntza pairatu duzu. Zeure buruari galde diezaiokezu zein eragin duen ebakuntzak zeure bizitzan eta harreman pertsonaletan. Halaber, agian zalantzak izango dituzu zeure familiaren eta lagunen aurrean hartu beharreko jarreraz.
Zure sentimenduak sendagileari eta ingurukoei azaltzean zure emozioen sendakuntza oso garrantzitsua izango da. Arazoak zeuk bakarrik konpontzen saiatzen bazara galdu egingo duzu: zuk zeure sentimenduak azaltzeko aukera galduko duzu, zeure familiak eta lagunek ezingo dituzte ezagutu eta ondorioz,ezingo dizute lagundu. Sendagileak ere ez du jakingo zer nolako babesa behar duzun, egin dizuten mastektomia barneratzeko.
Gogora ezazu zeure familiak eta lagunek laguntza handia eskain diezazuketela. Dena den, haiek ziur asko ez dute jakingo zureganako interesa adierazten. Zuk zeure sentimenduak adieraziz lagun diezaiekezu.
HARREMAN PERTSONALAK
Emakume ugari ezkondu dira mastektomia egin ondoren. Harreman intimoen oinarria, maitasuna, konfiantza, elkarrenganako erakarpena, elkarrekin pastako esperientziak, elkarrekiko interesak eta beste zenbait sentimendutan datza. Mastektomia batek ez ditu derrigorrez sentimendu horiek aldatu behar. Bikotea baduzu, gogoratu zeure ezaugarriek bere horretan dirautela eta ebakuntzaren ondoren, zeure senarrak maite duen pertsona izaten jarraituko duzula. Horregatik, zeuk eman behar duzu lehen pausoa eta zeure gorputza lehenbailehen ikus dezan utzi, adibidez, jantzi zaitzala eska-tuz, horrek bien antsietatea gutxituko baititu. Zeuen arteko gertutasuna handitzeko, egokia izan daiteke, zeure gorputzean pairatu dituzun aldaketez hitz egitea, horiek onartzea eta biok elkarrekin egoteagatik sentitzen duzuen poza adieraztea.
Bestalde, sexu-harremanei berriro noiz ekin esan beharko diozu zeure senarrari, izan ere, hark ez du jakingo noiz den une egokia eta ez du ezer egingo zeuk hala eskatu arte. Sarritan emakumeek jarrera hori gutxiestea dela pentsatuko dute. Horrelako gaizki-ulertuak saihesteko, adieraz iezaiozu bere beharra duzula eta zuretzat garrantzitsua dela hark erakargarria zarela pentsatzea.
ZURE SEME-ALABAK
Haurrek, gaixotasunen aurrean erreakzio desberdinak izaten dituzte.
Garrantzitsua da haurren aurrean egiatia izatea eta egoera azaltzea. Hala, haurrak ez dira bakarrik sentituko ospitalean zaudenean eta gero etxean lur jota eta ahul itzultzen zarenean. Esaiezu egia ahalik eta erarik erraz eta baikorrenean. Baina garrantzitsua da kontu handiz ibiltzea eta beharrezkoa baino informazio gehiago ez ematea. Bultzatu galderak eta komentarioak egitera.
Zure seme-alabekin elkarrizketa irekia izateak gaixotasuna onartzen lagunduko dizue.
KANPOKO ITXURA
Zauria behar den moduan orbaindu denean (zeure sendagileak esango dizu), “bular faltsua” izeneko protesia lortu ahal izango duzu. Protesiak, osasuntsu duzun bularraren neurri, forma eta pisu bera izan beharko du. Soinekoekin, gaueko jantziekin, baita bainujantziekin ere erabili ahal izango duzu. Horrela, zeure kanpoko itxuraren arazoa konponduko duzu.
Garrantzitsua da, gehien komeni zaizun protesi eta bularretakoa aukeratzea. Hartu behar duzun denbora eta ziur egon zaitez bata zein bestea gustukoak dituzula. Zeure senarrak edo lagun batek lagun zaitzakete. Haiek emango dizute behar duzun laguntza.
Gogora ezazu Elkarteak bazkide edota boluntarioen bidez, protesia aukera-tzeko orduan aholka zaitzakeela.
Bularra berregitea:
Zenbait emakumek ez dute protesia ongi onartzen, ezta sortutako asimetria ere. Ez dago, ez une ez data berezirik bularra berregiteko, zenbaitetan, mastektomia egin eta berehala izan daiteke eta besteetan, beranduago. Esrtetika aldetik izaten den emaitzean ez du zerikusirik izaten diagnosiaren ondoren erabakia hartzeko pasatutako denborak eta emaitzak emakumearen gorpuzkeraren araberakoak izaten dira.
Bularra berregiteko dauden teknikak:
- Berregitea, protesia jarrita: orbain azpian ehun-luzatzailea jartzen da eta horrek,larruazalari poliki- poliki eta progresiboki zabaltzen uzten dio, silikonazko, suero gazizko edo sojazko protesia jartzeko lekua egin arte. Ondoren, titiburua berregiten da anesteisia lokala jarrita.
- Injertoa erabiliz: Teknika honetan emakumearen beraren ehunak erabiltzen dira.Injertoa, bizkarreko edo sabelaldeko gihar batetik har daiteke. Teknika konplexu samrra denez, eskarmentua duen aditu baten eskuetan jartzea komeni da.
- Teknika mixtoa: Injertoaz gain, normalean bizkarretik hartua, protesia ere jartzen da. Edozein kasutan, hitz egin ezazu zeure sendagilearekin, bularra berregiteko asmoa baduzu. Hark emango dizu zure kasuari buruzko informazio zehatza, zein emaitza izango dituzun, berregitearen onurak eta agian ebakuntza hori egina duten emakumeen argazkiak erakutsiko dizkizu.
AHOLKUAK: ETXEA ETA LANA
- Saia zaitez lan arinak eta mugimendu txikikoak egiten.
- Har ezazu atseden noizean behin.
- Etxeko lanak egitean saiatu eskularruak jartzen.
- Saihestu zauriak, neurriz gaindiko esfortzuak eta gehiegizko hotza eta beroa.
- Kontuz ibili gauza zorrotzekin: labanak, orratzak, etab. Moztuz gero, garbitu zauria berehala eta gasa esteril batez estali. Adi egon infekzio seinaleei.
- Saia zaitez ez oso ur beroa erabiltzen garbitzeko garaian.
- Kontuz labea bero dagoenean. Saia zaitez erredurak saihesten janaria prestatzean edo lisatzen ari zarenean.
- Erabil ezazu ebakuntza egin ez dizuten besoa, poltsak eta paketeak hartzeko.
- Erabil ezazu titarea josteko eta eskularruak lorezaintzan ibiltzeko.
- Erabili uxatzeko produktuak, intsektuen hozkadak eta ziztadak saihesteko.
- Saia zaitez, ahalik eta azkarren itzultzen zure eguneroko bizitzara betiko jarduerak eginez, baina nekatzen bazara, atseden hartu.
AHOLKUAK: GORPUTZA ETA JANZKERA
- Garbiketa sakona egin eta larruazala zorrotz zaindu.
- Kontuz azkazalak moztean. Ez kutikulak moztu.
- Bainatzean edo dutxatzean, egin ezazu bular gainean kolpetxoak emanez, ez igurtzi zauria ezta ingurukoa ere. Bainua eta dutxa ur epelaz hartu.
- Sauna eta solariuma ez dira gomendagarriak.
- Ez zaitzala eguzkiak erre. Jarraitu zorrotz zure sendagileak eguzkia hartzeko emandako aholkuak.
- Besapeetarako erabili bizarra mozteko makina elektrikoa edo depilatzeko kremak, bizar-xaflen ordez.
- Horrek, ebakiak edo harramazkak egiteko arriskua gutxituko du.
- Ez erabili besoa estutuko dizuten arropa esturik.
- Saia zaitez ez ordularirik, ez eskumuturrekorik, ez eraztunik eramaten gaixorik duzun besoan, baina erabili behar badituzu, ez diezazutela estutu.
- Ez erabili arodun bularretakorik. Tiranteek ez dute ez sorbaldan ez bularrean sartu behar.
AHOLKUAK: ELIKADURA
- Alkoholdun edari gutxi edan. Egunean 20/30 gr baino gehiago ez edatea da gomendagarriena. Sexuka, emakumeek ez lukete 20 gr baino gehiago edan behar, gizonezkoek aldiz, 30gr baino gutxiago.
- Gutxienez 25-30 gr fibra jan egunean.
- Koipeek eguneko kalorien % 30 izan behar dute.
- Zenbait kontserba (ketuak, ontzutuak eta gaziak) gutxi kontsumitu.
- Frutak eta barazkiak sarritan jan.
- Antioxidante ugari duten produktuak kontsumitu (batez ere, A, C eta E bitaminak).
- Gehiegizko pisua saihestu eta egizu kirola egunero.
Zenbait jan-ohitura hobetu:
- Erabili oliba-olio gordina.
- Otordu lasterrak saihestu, koipe asko baitu.
- Otorduetan gatza neurrian erabili.
- Saihestu aurrez prestatutako janariak, litxarreriak, aperitiboak eta gozokiak.
- Garbitu fruta eta barazkiak jan aurretik pestizida artifizialak kentzeko.
- Erabili belarrak, espezieak eta limoi-zukua elikagaiak ontzeko, eta horrela, ez duzu gurinik, maionesarik eta saltsarik erabili beharko.
AHOLKUAK: OSASUNA ETA KIROLA
Zauria behar den moduan orbaindu denean (zeure sendagileak esango dizu), “bular faltsua” izeneko protesia lortu ahal izango duzu. Protesiak, osasuntsu duzun bularraren neurri, forma eta pisu bera izan beharko du. Soinekoekin, gaueko jantziekin, baita bainujantziekin ere erabili ahal izango duzu. Horrela, zeure kanpoko itxuraren arazoa konponduko duzu.
Garrantzitsua da, gehien komeni zaizun protesi eta bularretakoa aukeratzea. Hartu behar duzun denbora eta ziur egon zaitez bata zein bestea gustukoak dituzun. Zeure senarrak edo lagun batek lagun zaitzakete. Haiek emango dizute behar duzun laguntza.
Gogora ezazu Elkarteak bazkide edota boluntarioen bidez, protesia aukeratzeko orduan aholka zaitzakeela.
Ez egin ebakuntza egin dizuten besoko sorbaldarekin atzeranzko mugimendurik. Zalantzarik baduzu, galdeiozu sendagileari zein kirol egin dezakezun.
Igeriketa kirol ona da, baita orokorrean, gimnasioko ariketak ere. Ibiltzea edo paseatzea ariketa onak eta errazak dira, edozein egoera fisikotarako eta adinetarako.
2 AHOLKU BALIAGARRIAK
Lehena eta zailena: onartu zure osasun-egoera. Ez zaitez ez lotsatuta ez gutxituta sentitu.
Egia da, gorputzaren zati bat galdu duzu, eta hori mingarria da. Baina oraindik zure emakumetasuna gordetzen duzu. Zure familiaren eta lagunen maitasunak eta babesak izugarri lagunduko dizute, baina zure ardura da zure bizimodua egokitzea.
Zure jarrera bera izango da zure ondokoek hartuko dutena. Ez sortu arzorik, zalantzarik gabe, maite zaituztenek, zalantzarik gabe, ez badute horrelakorik sentitzen.
Zuk zeure burua onartzen baduzu, haiek ere hala egingo dute. Baina matxinadari eta lotsari gailentzen uzten badiezu, haiek konturatu egingo dira, sufritu egingo dute eta ezin izango dizute behar duzun laguntza eman.